XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); ordutik ango pakeak egiñak daude Eusko egarria asetzeko ezta bertsolaria ainbatekorik.

Bertsolaria atsegin etzaion euskaldunik ezin gentzake arkitu, guziok gera zaleak eta.

Autorpen ederra!.

Gaur bai, ta len ez ete?.

Bai ta ez.

Lenago be ba-ziran aldikada batzuk leia au uneraiño sarturik gendunak: bertsolaririk inun ba'zan, araxe joko eban, gero esango dogunez, jentetza ikaragarriak.

Garai baten etzan erromeri ez erriko jairik bertsolari bakorik, oneixek ziran dana girotzen ebenak.

Zelan girotu gero!.

Gaur be, egiazki, ba-dogu olango giroa.

Baiña ao-sabaia errez aldatu oi dogun ezkero, kontuz ibilli bearrean gagoz.

Gaur itxas-gaiñeko olatua baizen urdurikor gara, ta erri-jaiai ta antzeko billerai azala arrotzeko onenetarikoak bertsolariak izan arren, ba-dira oraindik olakorik ontzat artzen ez dabenak be, erriko jai-antolatzailleen artean eta.

Beraz, kontuz ibiltekoa da.

Igaz, San Martin egunez, Bizkai'ko Arrieta erritxoan nintzan izlari.

Meza nagusi ostean, naikoa gizaseme zan plazan ara ta ona; bardin ardangeletan be, zuriak edanez bazkaltzeko gertetan urrean.

Naiz-ta belu samar, jenteari plaza inguruan eusteko asmuz edo, balkoi batetik asi ziran noizbait altabozak arrantza bizitan; ondoren, bertsolari batek bota ebazan bereak eta bost.

Mordoka jentea ari entzuten; bertsolaria bera, baiña, etzan ikusten.

Kanpora ez agertzeko, zer jazoten ete zan?.

Zar ta gazte kezkaz; azkenik, jakin-nai bizi ari ezin eutsirik, kanpokaldeko ate-burutik gora mutil koskor bat bialdu eben; egiñalak egiñik, eldu zan balkoi ertzeraiño, eta andik ederto ikusi al izan eban barruan jazoten zana: tresna bat eukien maitxo gaiñean, eta tresna orren bitartez bialtzen ebezan bertso areik.

An etzan agiri bertsolaririk.

Jokabide ona ala txarra?.

Ni ez nozue an egin ebenaren etsai; baiña ezin bestez bakarrik egingo ba'litz, oba.

Erri atan bertan, aurreko gaberako ta abar, twist, rock and roll ta olakoak eurrez jo ebazan orkestina bat eukien kanpotik ekarrita; onei ordaintzeko dirua ba'zan, zergaitik ez bertsolariai ordaintzeko?.

Gaur dana dagigu diru-truke; baiña geure ekandu zar ta gauzai eusteko emoten dana, ez dot uste errekara botariko dirua danik.